Sarrera: 2004an abian jarri ginenetik, geure helburu nagusiari eutsi diogu Rodríguez de Andoin V Erresidentzian: egoiliarren bizi-kalitatean bikaintasuna eta euren familien gogobetetzea bilatzea.
Hori guztia, Erakunde batu eta eraginkorra, aitortua eta egituratua izanik, pertsona helduen eskubideak sustatu eta defendatzeko, eta egoiliar bakoitzaren bizitza-proiektuak behar dituen laguntzak eskaintzearen bidetik.
Gure helburu eta asmoekin bat egiten duten profesional-taldea sortzea izan da gure arrakastaren muina. Elkarrekiko errespetua eta lankidetza nagusi izango diren giro iraunkorra sustatzea da gure asmoa, arreta-mailarik altuena eskaini ahal izateko.
Arreta egiteko filosofia, egoiliarrak euren etxean bezala sentituko diren ingurunea eskaintzeko. Etengabe bilatzen dugu ongizatea eta hainbat bide erabiltzen ditugu horretarako: okupazio-terapia dinamikoa garatzeko laguntza kualifikatua, psikologia-jarduerak, fisioterapia-zaintzak, ... Guzti-guztia gure mediku-taldearen zaintzapean.
Banakako arreta-planak finkatzen ditugu zahartze-aktiboari begira, ahalik eta bizitza-kalitate hoberena eskaintzeko.
Ildo beretik, berrikuntzarekin, ideia, ezagutza eta jarduera berrien bilaketarekin eta kalitate-sistemen ezarpenarekin konprometituta dago gure enpresa. Aldian aldiro gure errendimenduen kontrola egiten dugu, eta gaur egun ISO9011 eta UNE158101 (Erresidentzia Zentroak Kudeatzeko berariazko araua) ezartzeko lanean ari gara.
Gure langileak: Rodríguez de Andoin V Erresidentzian, gure langile-taldeko kide bakoitza baloratzen dugu, antolakuntza behar bezala gauzatzeko helburuaz. Lan-ingurune atsegina eskaintzen diegu, taldea baloratuta eta motibatuta senti daitezen.
Azkenik: Oro har, uste dugu zuzendaritza- eta filosofia-zentzu tinko horri esker, hirugarren adineko pertsonei arreta-kalitate handiko zerbitzu bikaina, behar-beharrezkoa, eskaintzeko gaitasuna dugula. Egunero-egunero ahalegintzen gara lanak bezperan baino hobeto egiten, erakunde dinamiko eta koherente baten barruan, azpiegitura-aktibo indartsuekin eta gure bezeroen konfiantzarekin, epe luzerako arrakasta eskuratzeko moduan.
Juan Antonio Ipiña Garcia de Andoin
Zuzendari Nagusia