Pertsona erabiltzaileek goza ditzaten pentsatuta daude. Zentroak instalazio osatua du, apaindura zaindua, altzari egokituak, ikus-entzunezkoetarako gelak, azken belaunaldiko ekipamendu eta teknologia-sistemak... Hau da, erresidentzian egotea esperientzia atsegin eta gozagarria izan dadin behar den guztia.
Eremu guztiak egoiliarrengan pentsatuz egin dira. Planteamendu atsegin eta balio anizkoitzean oinarrituta zehaztu da egituraren diseinua. Hala, bizitza erosoa egin daiteke eremu guztietan, zerbitzu guzti-guztiak daudelako bertan.
Zentroak 1.800 m2-ko azalera baliagarria du 70 erresidentzia-lekurentzat, batzuk pribatuak eta beste batzuk Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzartutakoak.