Zentro soziosanitarioetan mendeko pertsonen edo/eta pertsona nagusien arretan eta teknologia lana biltzen du IBILI programak eta, haren bidez, gure zentroan lokailu murrizgarriak gutxitu edo guztiz baztertzeko proiektuari heldu nahi diogu.
Gizarte-berrikuntzako proiektua da: Zaintza Duinak eta LAGA gailu elektronikoen hari gabeko Sistema garatu eta ezarriz, gure zentroan eskaintzen dugun zaintzaren kalitatea hobetu nahi dugu, gizartearen eskakizunei aurre egiteko gai den zentro lehiakorragoa bihurtzeko asmoz. Lokailu fisikoak (gurpil-aulkietako eta oheetako uhalak, adibidez) eta kimikoak (medikamendu batzuk) gutxitzea eta baztertzea da proiektuaren asmoa, horri esker egoiliarren bizi-kalitatea eta autonomia pertsonala hobetu ahal izateko.
IBILI programak “zaintzeko modu berri bat” sortu nahi du, indibidualizatuagoa eta pertsonalizatuagoa, eta hori aurrera eramateko, osasun-sektorean berrikitan garatu diren teknologia berrietan oinarrituko gara. Gizartean berritzailea izango den metodologia bat ezarriko dugu, zaintzu duinetan oinarrituz (zaindutako pertsonen osasuna, euren familien gogobetetze-maila eta profesional zaintzaileen motibazioa hobetzea) eta lokailurik gabeko zaintza ahalbidetzen duen Laga Sistemaren laguntza teknologikoa erabiliz.
Lokailu fisikoak eta kimikoak baztertzeko funtsezko elementuetako bat Mugikortasunaren Kultura dela kontuan hartuta (hau da, menpekotasuna duten pertsonek eta pertsona nagusiak euren kabuz ibil daitezen sustatzea eta erraztea, beti ere ziurtasuna ahantzi gabe), segurtasuna bermatzeko ezinbestekoa da langileen eta sistema teknologikoen esku-hartze egokia egongo dela ziurtatzea (hari gabeko gailu eramangarriak, sentsore biomedikuak edo fisikoak, sarbideak kudeatzeko sistemak edo bideozaintzako sistemak).
Informazio gehiago nahi izanez gero: